26.3.07

BADATOR KORRIKA!!!


Gaur eskolan umeak korrika txiki ospatu dabe, Enara zati baten testigua eroan behar zuen baina gaixorik dagoenez ezin izan dau eroan. Goizalde partean Korrika lemoatik paseko da, zornotzatik dator BediArantza. Arlanpeko otso batzuk han egongo direla agindu dabe, ikusiko dogu....

KONTU ZAHARRAK ARGAZKI BARRIAK

Gaur aspaldi ospaturiko jai batzuen argazkiak pasatu didate (ihauteriak, gabonak, santa ageda,...) eta denak ikUsteko ARGAZKIAK estekan sartu eta ikusi... Hala ere niretzat politenak direnak hemen jarri ditut. Baten batek argazki gehiago baditu pasatu edo animatu zuek eskegiten.
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

21.3.07

SUKALDEAN

19.3.07

HERRI JAIAREN ARRAKASTA

Zapatuan ospatu genuen herri jaia eta nahiz eta eguzkia ez agertu han bildu ginen 100 lagun inguru. Goizean auzorik auzo ibili ginen, hamiketakoa azurrekako San Lorentzo baselizan eta gero eguerdian bazkari popularra. Gero musika, festa, dantzak... adin guztietako lemoatarrak. Arratsaldean gaztetxe barruan txotxongiloak eta gero gau partean triki-bertso-poteoa herritik zehar. LEMOA PIXTU egin genuen, taldeen arteko loturak sendotu eta denon arteko elkarlana sortu. Laster beste bat egiteko gogoagaz gelditu gara...
OHARRA: Argazkiak ditugunean hemen jarriko ditugu.

13.3.07

CAPACIDAD DEL CEREBRO

11.3.07

LEMOAKO JAI-BATZORDEAREN BILERA


Aste honetan, ostegunean, arratsaldeko 7-etan udaletxean jai batzordearen lehenengo bilera izango da. Arlanpeko otsoak batzarrera joatea oso garrantsitzua eta komenigarria dela uste dut. Gainera ideia berriak pentsatzen hasi beharko gara... eta "Txangurritogaz" kontaktuan jarri behar gara aurtengo showa antolatzeko...

HERRI JAIA


Hurrengo zapatuen, martxoak 17, HERRI JAIA ospatuko da, eta han egongo gara ere ARLANPEKO OTSOAK.
Eguna hasteko Lemoako auzoetatik ibilbide txiki bat antolatu dogu (umeak joateko modukoa eta behar izan ezkero umeen karroagaz ere joan ahal da). Bakoitzak etxetik hamaiketakoa eraman behar dau eta Azurrekako San Lorentzo baselizan deskantso txiki bat egingo dugu bokata jateko. Gero berriz Lemoara.

Eguerdien eguraldia ona bada gaztetxe ondoan eta eurie bada polikiroldegian BAZKARI POPULARRA (Zubisiku tabernaren laguntzagaz). Asteazkena baino lehen bazkarirako tiketak erosi behar dira (10 euro nagusiak eta 5 euro umeak). Erosteko Zelesenean edo Atxetan.
Bazkaldu eta gero TXOTXONGILOAK ( El Tenderete txotxongilo taldea)eta gero herritik zehar TRIKI-BERTSO POTEOA (Lazkano eta Ostolaza bertsolariekaz).
Beno, gure ardurak goizeko ibilbidea antolatzea eta bazkaldu osteko kafea egin eta serbidutea izango dira.
Ondo pasatuko dugu eta ez ahastu gure kamisteak jartzea....

6.3.07

EL SECRETO DE LOS PUNTEROS DE RATÓN

Pues sí, definitivamente ha sido desenmascarado el misterio por el cual, a la vez que movemos la mano sobre un dispositivo que solemos llamar "ratón" una flechita, llamada "puntero", nos sigue de manera fiel a lo largo y ancho de la pantalla de nuestros ordenadores. Haz clic sobre la imágen para comprobarlo