HERRI JAIA

Hurrengo zapatuen, martxoak 17, HERRI JAIA ospatuko da, eta han egongo gara ere ARLANPEKO OTSOAK.
Eguna hasteko Lemoako auzoetatik ibilbide txiki bat antolatu dogu (umeak joateko modukoa eta behar izan ezkero umeen karroagaz ere joan ahal da). Bakoitzak etxetik hamaiketakoa eraman behar dau eta Azurrekako San Lorentzo baselizan deskantso txiki bat egingo dugu bokata jateko. Gero berriz Lemoara.
Eguerdien eguraldia ona bada gaztetxe ondoan eta eurie bada polikiroldegian BAZKARI POPULARRA (Zubisiku tabernaren laguntzagaz). Asteazkena baino lehen bazkarirako tiketak erosi behar dira (10 euro nagusiak eta 5 euro umeak). Erosteko Zelesenean edo Atxetan.
Bazkaldu eta gero TXOTXONGILOAK ( El Tenderete txotxongilo taldea)eta gero herritik zehar TRIKI-BERTSO POTEOA (Lazkano eta Ostolaza bertsolariekaz).
Beno, gure ardurak goizeko ibilbidea antolatzea eta bazkaldu osteko kafea egin eta serbidutea izango dira.
Ondo pasatuko dugu eta ez ahastu gure kamisteak jartzea....


0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home